Shakespeare, umorez

Guaixe 2016ko api. 22a, 11:11

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiako kultur etxean.

Malaje solo konpainia andaluziarrak Mucho Shakespeare komedia ekarriko du. Ingalaterra migratutako bi komiko andaluziarren pasadizoak kontatzen ditu antzezlanak. Biek William Shakespeareren Londongo Globe Theatreren edaritegian zerbitzari lana opatuko dute. Antzezpenen ondoren, denek alde egin dutenean, zerbitzari-aktoreak eszena-tokira igo eta, ingelesez jakin ez arren, euren modura berrinterpretatzen dute lehenago ikusi dutena, ederki pasatuz.

Biek ez dakitena da segurtasun-kamerak grabatzen ari direla. Bakarren batek euren Shakespeareren obren antzezpen “dorpeak” Interneten ikusgai jarriko ditu eta jendearen jakin-mina sortuko dute. Hala, Hamlet, Otelo, Romeo eta Julieta, Uda gau bateko ametsa, Macbeth eta bestelakoek milioika bisita jasoko dituzte. Arrazoi komertzial hutsengatik Shakespearek antzeztea proposatzen die. Antonio Blanco eta Jose Antonio Aguilar aktoreak jokatuko dute antzezlana, Antonio Camposen zuzendaritzapean.