Udan Euskaraz kanpainarako izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko api. 26a, 09:41

Olatzagutiako Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 6ra arte dago Udan Euskaraz kanpainarako izena emateko epea zabalik. Haien seme-alaben izen ematea egin nahi duten gurasoek 012 edo 948 012012 telefonoetara hots egin dezakete. Udan Euskaraz aisialdi programa garagarrila akabera eta garila erdialdea bitartean izaten da, astegunetan, goizez. Aisia eskaintzak haurren artean euskara praktikatzeko bitarteko izan nahi du.