La Vasco-Navarra Alimentaria azokan

Guaixe 2016ko apirilaren 28a

Elikagaien eta edarien Bartzelonako nazioarteko azoka, Alimentaria, astelehenean zabaldu zituen ateak eta gaur itxiko ditu. Euren produktuak 70 herrialdetako 4.000 enpresak erakutsi dituzte. Horien artean dago Olatzagutiko La Vasco-Navarra esneki enpresa, nazioartean antolatzen den sektoreko hitzordu garrantzitsuenetakoa galdu nahi izan ez duena.