Bertsioen saioa Olaztin

Guaixe 2016ko api. 29a, 13:03

Larunbatean, 23:30ean Olatzagutiako Clinker tabernan.

Joan den urteko otsaileko azken egunean jo zuten eszena berera bueltatuko dira Juanjo Ojeta eta Patxi Garro. Hau da, Harvey Keitel eta Señor Lobo. Eskarmentu handiko bi musikari musikari, elektrizitatea baztertu eta gitarra akustikoen laguntzaz Eric Clapton, Beatles, David Bowie, Creedence Clearwater Revival, John Mayall, Burning, Leño, Alarma, Barricada, Los Suaves eta beste hainbaten doinuak biluzten dituztenak. Tarantinoren Pulp Fiction filmetik hartu du bikoteak izen artistikoa. Film hartan Harvey Keitel aktoreak Otsoa jaunaren papera jokatzen du.