Bakarrizketa gaua

Guaixe 2016ko api. 29a, 11:03

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiako Barandi tabernan.

Enrique Loyola bakarrizketa egilearen ikuskizunarekin gozatzeko aukera izanen da gaur Olatzagutian. Umore “apurtzaile eta freskoarekin”, bere bakarrizketan esaera zaharrak eta esapide ospetsuak tartekatuko ditu. Guztia, “bizitzaren absurdoaz hausnartzeko”. Eskarmentu handia du Loyolak eta telebistako bakarrizketako hainbat saiotan parte hartu du. Gainera, bikoizketa aktorea, gitarra-jolea, irrati esataria, gidoilaria eta irakaslea izan da.