Urra hirugarrena Albaidan

Guaixe 2016ko mai. 4a, 13:39

Espainiako Supermotard Txapelketako lehen proba jokatu zen Valentzian

Asteburuan hasi zen Espainiako Supermotard Txapelketa, Valentziako Albaidan jokatutako lasterketarekin. Fernando Urra lehenengo aldiz estreinatu zen aipatu txapelketan. Olaztiarrak lan bikaina egin zuen eta master 35 kategorian hirugarren postua lortu zuen, lasterketa oso lehiatuan.

Eguraldia oso aldakorra zegoen, ekaitzak tarteko. Lehen lasterketan zorua bustia zegoen, baina bigarrenean lehorra, eta horregatik Urrak lau aldiz aldatu behar izan zituen gurpilak guztira. Bi lasterketak oso borrokatuak izan ziren eta bietan Urra hirugarrena sailkatu zen. Hortaz, hasiera bikaina eman dio Espainiako Supermotard Txapelketari. Pilotuak eskerrak eman nahi dizkie lasterketa guztietan lagun dituen Olaztiarrak taldeari eta Ramos Industriali, Zatika Motorrak taldeari eta IJusRide-ri, babes guztiarengatik.