XLV. Olaztiko San Migel Txapelketa hasi da

Guaixe 2016ko mai. 6a, 08:42

San Migel txapelketako 2015eko txapeldunak.

64 bikote arituko dira guztira eta final handiak Santa Ana festetan jokatuko dira

Joan zen asteburuan hasi zen XLV. Olaztiko San Migel Elkartea Pilota Txapelketa. Batetik txapelketa herrikoia dago jokoan. Bertan 43 bikote lehiatuko dira guztira, hiru mailatan banatuta: 1. maila, 2. maila eta 3.maila. Bestetik, afizionatuen txapelketa dago jokoan. Bertan 21 bikote lehiatuko dira. Partidak ostiral gauetan eta larunbat arratsaldetan jokatuko dira.

Sutegi-San Migel txapelketan 222 bikote
Hirugarrenik, Sutegi-San Migel Pilota Txapelketa, kategoria txikien txapelketa ere martxan da apirilaren hasieratik. Bertan 222 bikotek parte hartzen dute, txikienen mailatik hasita gazte mailaraino. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Errioxa eta Nafarroako pilotariak daude lehian.

Asteburukoa
Ostiralean, 20:00etan
3.maila: Alegria-Imaz / Azparren-Agirre
2.maila: Gorriti-Irañeta / Elorza-Urbizu
Nagusiak: Ansa-Irurita / Kandela-Nafarrete

Larunbatean, 17:00etan
3.maila: Urtzi-Grados / Ruiz de Egino-Galartza
2.maila: Barban-Xestero / Tuero-Goñi