Javi Goikoetxea eta Carlos Aldecoa txapeldun Ausejon

Guaixe 2016ko mai. 11a, 10:12

Ford Fiesta R5 autoarekin irabazi zuten VIII. Villa de Ausejo Tramo de Tierra rallya

Asteburuan jokatu da VIII. Villa de Ausejo Tramo de Tierra Rallya. Carlos Aldecoa pilotuak eta Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarrak talde bikaina osatu zuten Ford Fiesta R5 ibilgailuarekin eta garaipen polita ospatu zuten (1:28:10). 26 ibilgailuk lortu zuten rallya despeditzea eta 12 erretiratu egin behar izan ziren. Asteburuan kopilotu olaztiarrak Espainiako Lur Gaineko Rallye Txapelketako Terras do Mandeo Rallyan parte hartuko du.