Maisuenearen XXI. urtemuga ospatzen

Guaixe 2016ko mai. 13a, 11:51
Gaztetxearen 20. urteurreneko agerraldia.

Bihar, larunbatean, egun osoko egitaraua antolatu du Olaztiko Gazte Asanbladak.

Maisuenea gaztetxeak 21 urte bete dituela ospatzeko, bihar urtebetetze festa antolatu du Olaztiko Gazte Asanbladak. Eguerditik aurrera zertaz gozatu izango dute gaztetxean biltzen diren gazteek eta olaztiar guztiek. Jokoak, triki-poteoa, bazkaria eta beste izanen dira.

Egitaraua
12:00etatik 13:00etara Haurrendako jokoak.
13:00etan Txupinazoa. Ondoren triki-poteoa herritik barna.
14:30ean Bazkaria gaztetxean. Menua: entsalada, babarrunak, izozkia, kafea eta kopa (10 euro). Bazkaldu ondoren euskal karaokea (Aritu euskara taldea).
Arratsaldean zehar areto futbol txapelketa gaztetxe aurrean.
19:30ean: Triki-poteoa eta aulkien jokoa herriko tabernetan.
23:00etan Euskal musika gaztetxean.
1:00etan: Mozkor olinpiadak gaztetxe aurrean.

*Oharra: baserritarrez janzteko gonbidapena egin dute.