Lore eta landare eskaintza zabala etzi

Guaixe 2016ko mai. 13a, 08:51

Domekan, 10:30etik 14:30era, Olatzagutiako plazan.

Bederatzigarren aldiz lore eta landare azoka hartuko du Olatzagutiak. 11 postu izanen dira plazan eta haietan etxeak edertzeko, baratzeetan landatzeko eta norberaren ongizaterako produktuak eskuratzeko aukera izanen da. Horrekin batera, plazatik pasatzen direnek Marokoko sukaldaritza ezagutu eta dastatzeko aukera izanen du. Izan ere, emakume talde batek eurek sukaldean erabiltzen dituzten espezien eta haien ezaugarrien berri emanen dute. Te dastatzea ere eskainiko dute Sarasate plazan. Gainera,  nahi duenak, gorputz atalen bat hennaz tatuatzeko aukera izanen du. Bestalde, txikiek landareak aldatzeko tailerra izanen da, plazan. Bi jarduera horiek 11:00etatik 13:30era izanen dira.

Zein Enpresa Herria Zer
Jose Maria Setien Invernaderos Segura Segura Baratze landareak, loreak, lore-ontziak.
Maika Eras Taller Alivia Arbeiza Aromaterapia, yoga kuxinak, zaku termikoak.
Juan David Pollacino Cactus Islaya Errenteria Kaktusak eta landare gizenak
Xandra Ruiz Arizkurengo Tienduka Arizkuren Natur-kosmetika, erlezaintza, sendabelarrak.
Aritz Urretabizkaia Urretabizkaia Lore-denda Arama Urte-sasoiko landareak, zuhaixkak.
Ines Flores Arte y Bienestar Lasarte-Oria Hazi karamelatuak. Loreak.
Ioseba Segurola Urtinea Usurbil Lore eta landareak.
Juan Carlos Esain Viveros El Montañes Tafalla Garaiko landareak eta lorezaintza.
Gustavo Pollacino Viveros Landarbaso Errenteria Garaiko landareak, zuhaixkak, barruko landareak.
Imanol Aranburu Viveros Aranburu Aginaga Zuhaixka apaingarriak eta garaiko landareak.
Juan Carlos Olarte Gure Lurra Gasteiz Sendabelarrak.