Udaberrian, loreak

Erkuden Ruiz Barroso 2016ko mai. 16a, 13:09

Egun grisa kolorez bete zen Olazagutian. Eguraldi txarrari aurre eginez, 9. Lore Azoka kiroldegian ospatu zen. Lorategietarako loreak, baratzerako landareak, balkoiak apaitzeko loreak... mota guztietako landare eta lore saldu ziren Olazagutiako Erburua kiroldegian bildu ziren zazpi lore postuetan. Lau postu aromaterapia eta landareekin egindako produktuenak ziren. Gainera, eskuak hennarekin apaintzeko aukera zegoen, baita apaingarri eta fafutxen postu bat ere. Umeendako goizean zehar tailerrak izan ziren.