Carlos Aldecoa eta Javier Goikoetxea hirugarrenak Terras do Mondeo Rallyan

Guaixe 2016ko mai. 18a, 11:02

Espainiako Txapelketarako baliagarria da

Asteburuan Espainiako Txapelketarako baliagarria den Terras do Mondeo Rallya jokatu da. Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra Carlos Aldekoa pilotuarekin aritu da lanean (RMC Motosport, Ford Fiesta R5+). Atzera ere lan bikaina egin dute Aldekoak eta Goikoetxeak, hirugarrenak sailkatu baitziren (1:10:07), bigarren astez jarraian podiumera igoz. Irabazleak RMC Motosporteko Xevi Pons eta Xabier Amigo izan ziren (Peugeot 208 Maxi Rally, 1:07:03).
“Rally oso galiziarra izan zen. Ura, lohia, lainoa… konplikatua izan zen, oso, baina antolakuntzak sekulako lana egin zuen baldintza oso gogorretan jokatu zen rallya aurrera ateratzeko. Afizioa bikaina, 10ekoa” adierazi du Goikoetxeak sare sozialetan. Hurrengo erronka du buruan olaztiarrak.