Etxenike idazlea Olaztin

Guaixe 2016ko mai. 20a, 13:46

Luisa Etxenike idazlea gaur, 20:00etan, Olatzagutiako liburutegian izanen da. Berak idatzitako Vino eleberriaz eta beste hainbat gaiz hitz egiteko aukera izanen dute hara bertaratzen diren guztiak. Herrian irakurle taldea dago eta, aldian behin, euren liburuei buruzko solasaldiak idazleen presentziarekin laguntzen dute, gaurkoan bezala.