Festetarako kartel bila

Guaixe 2016ko eka. 6a, 15:02

Santa Ana festak iragartzeko Olatzagutiko Udalak kartel lehiaketa antolatu du. Hartara aurkeztutako lanek herriko festekin lotura izan beharko dute. Kartelean ezinbestean honako testua agertu beharko du: Santa Ana 2016. Olazti. Uztailaren 23tik 26ra. Del 23 al 26 de julio. Kartela egiterakoan edozein teknika erabiltzeko aukera izanen da. Lanak, A3 tamainan, plika sistema erabiliz aurkeztu beharko dira udaletxean hilaren 20ko 14:00ak baino lehen. Lehiaketan hiru maila izanen dira: 11 urte bitartekoak, 12 eta 14urte eta 15 urtetik gorakoak. Maila bakoitzeko sari bana emanen da, 50, 100 eta 150 eurokoa.