Javier Goikoetxea eta Carlos Aldekoa txapeldun Villahozeko Rallysprintean

Guaixe 2016ko eka. 7a, 15:02

Larunbatean proba hori irabazi ondoren igandean Madrilgo El Molar Rallysprintean laugarrenak izan ziren Goikoetxea eta Aldekoa

A ze nolako asteburuaz gozatzeko aukera izan duten Carlos Aldekoa pilotuak eta Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarrak (Ford Fiesta R5+). Larunbatean Burgoseko Villahozeko Lur Gaineko Rallysprintean lehiatu ziren eta 2015eko garaipena errepikatzeko aukera izan zuen bikoak. Bigarrenak Juan Carlos Aguado eta Vanesa Valle izan ziren (Ford Fiesta R5).

Eta igandean Madrilen El Molarreko Lur Gaineko Rallysprintean aritu ziren Aldekoa eta Goikoetxea. Aguado eta Valle izan ziren txapeldunak eta Aldekoa eta Goikotxea laugarrenak sailkatu ziren.