Olaztiko Erburua Padel Txapelketan izena ematea zabalik dago, ekainaren 18ra arte, Erburua Kiroldegian edo 948 564 512 telefonoan. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte. Txapelketa ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan jokatuko da. Hasieran ligaxka jokatuko da eta ondoren play-offak, beti ere izena ematen duten taldeen kopuruaren arabera. Finala Olaztiko festetan jokatuko da.