Fernando Urra Espainiakoaren buruan

Guaixe 2016ko ekainaren 9a

Espainiako Supermotard Master 35 txapelketako liderra da olaztiarra

Igandean Espainiako Supermotard Txapelketako bigarren proba jokatu zen, Badajozeko Talavera la Realen. Fernando Urra gidari olaztiarrak Master 35 mailan jokatu zuen. Pilotuek hiru eremu osatu behar izan zituzten, 8 minutu eta 2 itzulikoak. Urra bikain aritu zen eta hiru eremuak irabazi zituen. Lehendabiziko eta bigarren mangan, primerako irteera egin ondoren lehen postuan jarri eta postuari eutsi zion lasterketa guztian. Eta hirugarren mangan lur eremuan erorikoa izan zuen olaztiarrak, baina azken posiziotik aurrekoak aurreratzen hasi zen, lehen postuan bukatu arte. Talavera la Realeko proba irabazteaz gain, Espainiako Supermotard Master 35 txapelketako liderra da olaztiarra.