Emakumezkoen erresistentziak grabatutan

Guaixe 2016ko eka. 9a, 15:22

Hilaren 15era arte Olatzagutiko Kamiogaina jubilatu elkartean.

Mujeres grabando resistencias kolektiboa 14 emakume mexikarrek osatzen dute. Emakumezkoen diskriminazioaren eta indarkeriaren kontra ari diren beste emakumezko batzuen eta euren borroken eta proposamenen indarra islatu nahi dute. Horrela munduko hamaika milioi emakumerekin egiten dute bat. “Borrokan aritzeagatik eroa deitzen badizute ere, borrokatu!”

Kolektiboko 14 emakumezkoek 2014ko garilean #vivas nos queremos kanpaina grafikoa zabaltzen hasi ziren Mexikon eta sare sozialetan. Proiektuaren xedea izan zen emakumezkoen kontrako bortizkeriaren eta feminizidioaren kontra eta autodefentsarako eskubide zilegiaren aldeko grafikak sortzea, mezu argi, ulergarri eta tinkoak emanez.


Kanpainak izugarrizko arrakasta izan du eta Latinoamerika eta Europako beste zenbait emakumerekin sareak ehuntzea ahalbidetu du, azken horiek bere irudiak eman eta elkarrekin partekatu nahi izan baitute. Izan ere, haiek berek baieztatzen dutenez, “ez gara banako historia bat, kolektiboa baizik, eta beste kolektibo batzuekin batera lan egiten dugu zapaltzen gaituen sistemaren aurrean jartzeko”.

Olatzagutian ikusgai dagoen erakusketak hamalau begirada, hamalau une, hamalau grabatu erakusteaz aparte, borroka, erresistentzia ibilbideren zenbaketa da, munduan zehar eragin eta erresistitzen duten emakumezkoen hamaika mila ahotsi gehitzen zaiona.