Olatzagutia, pintoreendako modeloa

Guaixe 2016ko eka. 10a, 12:45

Pintura azkarreko lehiaketako bederatzigarren edizioa domekan izanen da.

Olatzagutia, inguruak edo jendea. Gai horietako bat aukeratuta Olatzagutiko pintura lehiaketan parte-hartzen duten margolariek koadroa osatu beharko dute. Gazte eta helduen mailan ari direnak 9:00etatik 18:00ak arte izanen dute lana aurkezteko epea. Haurrek, berriz, 10:00etatik aurrera hasiko dira margotzen. Olatzagutiko pintura azkarreko lehiaketan parte hartu nahi duten gazte eta helduek oraindik izena emateko epea zabalik dute. Gaur bertan udaletxeko bulegoan eman dezakete izena (948 562 446 telefonoan, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara) edo kultura@olazti.com e-postan IX. pintura lehiaketa aipatuz. Domekan, berriz, kultur etxean 8:00etatik 9:00ak arte aukera izanen dute izena emateko. Haurren mailan aritzeko epea atzo despeditu zen. Informazio guztia www.olazti.com web orrian dago.

Mailak eta sariak
Maila Sariak
Haurrak, 11 urte bitarte 1. arte plastikoetako materiala
  2. arte plastikoetako materiala
  3. arte plastikoetako materiala
   
Gazteak, 12 eta 15 urte artean 150 €-ko balea arte plastikoak, argazkilaritza edo kirol materialerako
Gaztea, herrikoa 150 €-ko balea arte plastikoak, argazkilaritza edo kirol materialerako
   
Helduak, 16 urtetik gorako 500 euro
Akzesita 250 euro
Herrikoa 200 euro