Olatzagutian pintzelak dantzan

Guaixe 2016ko eka. 16a, 08:36

Olatzagutiako pintura azkarreko bederatzigarren edizioa jokatu zen domekan. Helduen mailan hiru izan ziren parte hartu zuten margolariak. Haietako bik besterik ez zituzten lanak aurkeztu eta epaimahaiak haiek baloratu ondoren lehen saria (500 euro) Lucio Fernandez de Migeli ematea erabaki zuten. Bigarren saria Felix Flamariquerendako izan zen (250 euro). 12 eta 15 urte bitarteko gazteen mailan, aurkeztutako margolanak saria eman zion Maren Arrizabalaga Otsoaerrarteri (150 €-ko balea arte plastikoak, argazkilaritza edo kirol materialerako). Haurren mailan epaimahaiak hiru sari eman zituen: 1. Uxue Ondarra Lopez, 2. Aiala Sevilla San Gil eta 3. Edder Arrizabalaga Otsoaerrarte. Arte plastikoetako materiala eskuratu zuten sari gisa.