Batukada feminista sortzeko deia

Guaixe 2016ko eka. 21a, 13:17

Izena eman nahi duenak berdintasuna.olazti@gmail.com e-posta helbidean egin dezake hilaren 29a baino lehen.

Olatzagutiko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak gonbidapen hori egin die herriko emakumeei: batukada feminista osatzea. Horretarako, tailerra antolatu du garilaren 1ean, ostiralean, 16:00etatik 20:00etara. Berdintasun Zerbitzutik azaldu dutenez, “ikasteaz aparte, gozatzea, emakumeon artean harremana izatea, talde-lanean eta elkarrekin ikastea, irudimena lantzea, sortzea, gidaritza hartzea, musikaz disfrutatu eta gozaraztea, emakumeak ikusiak eta entzunak izatea, aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea” da tailerraren helburua.