Iturri bedeinkatuaren ondoan, festa

Guaixe 2016ko eka. 17a, 13:15

Altzania magaleko basoan dagoen itur bedeinkatu edo batueko iturriaren inguruan elkartuko dira olaztiarrak bihar.

Burundar Txistulariak lagun dituztela, 10:30ean, San Migel plazatik kalejiran abiatuko dira. Ordu erdiko ibilbidearen akaberan hamaiketakoa zain izanen dute. Horren ondoren, olaztiar koadrilak bazkariak prestatzen hasiko dira. Mahaira14:30ean eseriko dira. Handik La Cigarra txarangaren doinuak jasoko ditu, 17:30ean. Herrira bueltatu aurretik sardina-jatea eginen dute. Eguraldiak lagunduko ez balu, azken hori herrian eginen litzateke.