XLV. Olaztiko San Migel Txapelketa: Ongay eta Bergera aurrera

Guaixe 2016ko eka. 20a, 11:08

Guztira 7 partida jokatu ziren asteburuan

Asteburuan XLV. Olaztiko San Migel Elkartea Pilota Txapelketako 8. jardunaldia jokatu zen. Txapelketa herrikoi honetan 43 bikote lehiatzen ari dira, hiru mailatan banatuta. Eta afizionatuen txapelketan, aldiz, 21 bikote. Afizionatuen mailan, Urionabarrenetxeari eta Arratibeli 19 eta 22 irabazi zieten Ongay satrustegiarrak eta Bergera arruazuarrak.

8. jardunaldiko emaitzak
Ostiralean
3.maila: Alegria-Imaz 18 / Ortiz-Mazkiaran 17
2.maila: Gorriti-Irañeta 16 / Gnea-Lizarraga 18
Nagusiak: Urionabarrenetxea-Arratibel 19 / Ongay-Bergera 22
1.maila: Sueskun-Agirre 18  / Beunza-Iurgi 15

Larunbatean, 17:00etan:
3.maila: Urtzi-Grados 10 / Sobredo-Bobillo 18
2.maila: Barban-Xestero 10 / Gelbenzu anaiak 18
1.maila: Lopez de Zubiria-Garziandia 18 / Ioseba-Unai 10