Javi Goikoetxearen beste garaipen bat

Guaixe 2016ko eka. 20a, 12:02

Argazkia: Lander Zabaleta.

Carlos Aldekoa pilotuak eta kopilotu olaztiarrak Naxerako Rallya irabazi dute

VI. Naxera Hiria Lur Gaineko Rallya jokatu da asteburuan eta Carlos Aldekoa pilotuak eta Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarrak (Ford Fiesta R5+) sekulako erakustaldia eman zuten, probako txapeldunak izan baitziren (20:01). Probako hiru eremutan gailendu zen bikotea, eta 28 segundoko aldea atera zieten Ruben Lapuenteri eta Alba Sanchezi (Clio Sport, 20:29). Asteburu honetan Bierzoko Lur Gaineko Rallyan ariko dira.