XLV. Olaztiko San Migel Txapelketa: 9. jardunaldiak utzitakoa

Guaixe 2016ko eka. 27a, 10:52

Guztira 6 partida jokatu ziren

Asteburuan XLV. Olaztiko San Migel Elkartea Pilota Txapelketako 9. jardunaldia jokatu zen. Txapelketa herrikoi honetan 43 bikote lehiatzen ari dira, hiru mailatan banatuta. Eta afizionatuen txapelketan, aldiz, 21 bikote.

9. jardunaldiko emaitzak
Ostiralean
3.maila: Arratibel-Uitzi 6 / Zubiria-Sergio 18
Nagusiak: Azketa-Atxa 22 / Iribarren-Cordon 6
1.maila: Senar-Alustiza 18 / Ansotegi-Etxeberria 3

Larunbatean
3.maila: Ieregi-Murgiondo 18 / Baztarrika-Gaizka 12
2.maila: Olmos-Lopez 11 / Garzia-Arana 18
1.maila: Beunza-Iurgi 18 / Zelaia-Grados 15