Goikoetxeak eta Aldekoak ezin izan zuten Bierzoko Rallya despeditu

Guaixe 2016ko eka. 28a, 10:51
Carlos Aldekoa eta Javi Goikoetxea, Bierzoko Rallyan. Argazkia: Lander Zabaleta.

Errodamendu bat apurtu ondoren, arazoak izan eta proba utzi behar izan zuten

Asteburuan Bierzoko Lur Gaineko Rallya jokatu zen Ponferradan, Espainiako Rallye Txapelketarako baliagarria. Proba gogor eta ikusgarri honetan Carlos Aldekoa pilotua eta Javi Goikoetxea kopilotu olaztiarra aritu ziren (Ford Fiesta R5 +). Ongi hasi ziren, baina ezin izan zuten proba despeditu errodamendu bat apurtu ondoren arazoak izan zituztelako eta proba utzi behar izan zutelako. Primerako denboraldia egiten ari dira Aldekoa eta Goikoetxea, baina, zoritxarrez, ezin izan dute Bierzoko proba ikusgarria bukatu ahal izan.