Ikurra elebitan jartzeko agindua

Guaixe 2016ko eka. 30a, 19:02

Nafarroako Administrazio Auzitegiak Olatzagutiko Udalari kultur etxearen kanpoko ikurra bi hizkuntzetan jartzeko agindu dio. Gaur egun euskaraz bakarrik dago eta UPNko Oscar Alvarez Peon zinegotziak aurkeztu zuen salaketa, kultur etxea ere gaztelaniaz jar zezatela eskatuz. Epaileak arrazoia eman dio, gogoraraziz eremu euskalduneko erakundeek bi hizkuntzatan jarri behar dituztela kaleko seinaleak. Eraikin berezia denez, udala nola jarri aztertzen ari da. Auzitegitik “behin-behinean” behintzat gaztelaniaz jarri behar dela esan du. Zinegotzi bererekin ekimenez, joan den urtean beste epai batek udala kiroldegian errotulu elebidunak jartzera behartu zuen.

Erlazionatuak