Larrialdi gunea konponduta

Olatzagutiko 839 etxebizitzei zerbitzua ematen zien larrialdi gunea Erburua kiroldegiaren ondoan dago. Joan den urteko garagarrilaren 15eko goizaldean suak egurrezko egitura eta barruan zeuden edukiontziak kixkali zituen. Sakanako Mankomunitateak berriki teiladura berria jarri dio, etxola itxura emanez. Lanek 3.600 euroko aurrekontua izan zuten. Baina horri aurretik gordea zuten egurrezko egitura ere gehitu beharko litzaioke.

Erlazionatuak