Barandiren urteurrena ospatzeko egitaraua

Guaixe 2016ko uztailaren 15a

Urte bete darama zabalik Olatzagutiko Barandi tabernak. Hasieratik kultur eskaintza izan da bere eskaintzaren osagarrietako bat eta urteurren ospakizunean ere hala izanen da. Igandean publiko guztiendako festa antolatu du. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era haurrendako jolas parkea izanen da. 12:30etik 14:00etara poni ibilaldiak eskainiko ditu. 19:00etan Larri Pompierrek pailazo eta malabare ikuskizuna eskainiko du. Eta despeditzeko, 20:00etan, Mari la vikingaren  bakarrizketa saioa izanen da. Azken hori aktorea da eta Aida telesailean La Junca pertsonaiaren papera jokatzen du.

Erlazionatuak