Olaztin txapel ugari jokoan

Guaixe 2016ko uzt. 22a, 14:16

Aurreko urteko txapelketako finalistak.

XLV. Olaztiko San Migel Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dira, 10:00etan, eta Sutegi-San Migel Txapelketako finalak igandean, 9:00etan

Olaztiko Santa Ana festetako ospakizunen barruan toki berezia du, duela 45 urtetik, pilotak. Izan ere, aurten, XLV. Olaztiko San Migel Elkartea Pilota Txapelketako finalak hartuko ditu Olaztiko pilotalekuak festetan. 45. edizioa, ez da gutxi. Aipatu txapelketa herrikoi honetan 43 bikote lehiatu dira guztira, hiru mailatan banatuta. Afizionatuen txapelketan, aldiz, 21 bikote lehiatu dira. Hortaz, 64 bikote guztira. Final handiak larunbatean jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera.

Ongairen eta Bergeraren aukera
Afizionatuen edo nagusien mailan Alberto Ongai satrustegiarrak eta Josu Bergera arruazuarrak Olaztiko txapela janzteko aukera dute. Baina Azketa eta Atxa dituzte aurrez aurre, eta partida lehiatua aurreikusten da. Ea txapelak Sakanan geratzen diren.

222 bikote lehiatu dira Sutegi txapelketan
Eta maila nagusiko Olaztiko San Migel Pilota Txapelketaren altzoan, kategoria txikiko txapelketa antolatzea bururatu zitzaien olaztiarrei duela hainbat urte. Aurtengo edizioan, 2016ko Sutegi-San Migel Pilota Txapelketan, 222 bikote lehiatu dira guztira, txikienen mailatik hasita gazteen mailaraino. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Errioxa eta Nafarroako pilotariak ibili dira lehian. Igandeko finaletan Euskal Herriko makina bat herriren ordezkaritza zabala dago. Soilik bikote sakandar bat sailkatu da finalerako, haurren 2. mailan, Arbizuko Goikoetxea eta Gorrotxategi. Atxondoko Arruabarrena eta Pello izango dituzte aurkari. Ea txapela janzteko aukera duten.

XLV. Olaztiko San Migel Pilota Txapelketako finalak (larunbatean, 10:00etan)
3.maila: Mendoza-Mendoza / Ieregi-Mundiñano
2.maila: Jabi-pablo / Borrega-Berat
1.maila: Beunza-Iurgi / Lopez de Zubiria-Garziandia
Nagusiak: Azketa-Atxa / Ongai-Bergera

Sutegi-San Migel Txapelketako finalak (igandean, 9:00etan)
Txikiak: Zubillaga-Nazabal (Betelu) / Salaberria-Salaberria (Goizueta)
Umeak 2: Apaolaza-Arzelus (Ormaiztegi) / Otegi-Ormazabal (Zegama)
Umeak1: Oderiz-Sanchez (Oberena-Iruñea) / Eskamendi-Sotil (Betelu)
Kimuak 2: Arroki-Goldarazena (Lekunberri) / Salaberria-Garaño (Goizueta-Lekunberri)
Kimuak 1: Belauntzaran-Irribarria (Lazkao) / Artaraz-Ituarte (Zeanuri-Atxondo)
Haurrak 2: Goikoetxea-Gorrotxategi (Arbizu) / Arruabarrena-Pello (Atxondo)
Haurrak 1: Amondo-Ibarrondo (Laudio ) / Peso-Fernandez (Errioxa)
Kadeteak 2: Sueiro-Markaida (Zaramaga-Gasteiz ) / Otxoa-Unanue (Gasteiz-Azpeitia)
Kadeteak 1: Gutierrez-Garmendia (Errioxa-Lazkao) / Yaniz-Santamaria (Oberena-Iruñea)
Gazteak: Elola-Garmendia (Lazkao) / Murua-Balerdi (Arrasate-Antzuola)