Nobedadeak dakartzan 10. Olatzagutia-Urbasan izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko ira. 16a, 07:44

Irailaren 24an jokatuko da proba eta aurten bi ibilbide izango ditu. Izena ematea zabalik dago irailaren 21era arte

kIrailaren 24an jokatuko da X. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa. Aurten, Nafarroako Banakako Txapelketa izango da Olaztiko proba, eta aldaketak egongo dira. Batetik, proba nagusiaren ibilbidean bi igoera gehitu dituzte, Egiburu eta Ziordiko portua. Hortaz, ibilbidea luzatu egin da eta 26,33 km eta 1.838 metroko desnibel positiboa izango ditu. Eta, nobedade moduan, ibilbide laburrago bat egiteko aukera izango dute korrikalariek, 16 km-koa eta 1.122 metroko desnibel positiboa duena. Izena ematea zabalik dago irailaren 21era arte, www.olatzagutia-urbasa.eus web gunean.