Festa egunen arteko eskaintza Olatzagutian

Guaixe 2016ko ira. 26a, 11:48

San Migel ospakizunak asteburu eta ostegun artean banatu dituzte Olatzagutian. Bitarteko egunetarako udalaren Kultura Zerbitzuak eskaintza egin du. Asteartean, 20:00etan, Groenlandia zeharkatu zuten hiru nafarren dokumentala ikusteko aukera izanen da. Fernando Belzunze, Fermin Izko eta Angel Zabalza Groenlandian eski eta kometekin egindako hego-ipar ibilaldia kontatzen du ordu bateko lanak. 2.400 km autonomia osoarekin, Narsaqetik Qaanaapera (Thule). 35 egun eman zituzten planetako leku zailenetariko batean, hotza eta haizea protagonista diren lekuan. Abentura zoragarri bat, bitxikeria, istripu, paisai liluragarri eta gauza askoz gehiagoz betea.

Hurrengo egunean, asteazkenean,20:00etan Arturo Cisneros zuzendari nafarraren Mami, ¡ya se donde está el dinero! filma ikusteko aukera izanen da. Krisiaren eraginez, ez lanik, ez dirurik ezta proiekturik ez zuenez, zuzendariak gurasoen etxera, Ezkarotzera, bueltatu behar izan zuen bizitzera. Krisiaren eraginez, dirua nola galdu zitekeen galdetu zion amak eta Cisnerosek, erantzuna ematera behartuta, munduko hainbat aditurengana erantzun eske jo zuen. Gertutasuna eta ironia krisi izeneko iruzur handi horren gakoak emateko. Aurtengo Goya sarietarako dozena erdi hautagaitza lortu dituen filmak.