Gaurtik ludotekarako izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko ira. 26a, 10:51

Ikasturte berriarekin batera Akelarre ludoteka ateak zabalduko ditu. Aurki izanen da hori, lastailaren 3an. Eta gurasoek euren txikiak ludotekan izena emateko epea gaurtik ostiralera izanen dute. Horretarako, udaletxetik pasa beharko dute, 10:00etatik 13:00etara. Lastaila eta maiatza bitarteko zerbitzuagatik 33,5 euro ordaindu beharko da. Familia bereko bi haur edo gehiago badaude, berriz, 55. Ordainketa 012 edo 948 012 012 doako telefonoaren bidez edo udalaren kontuetan dirua sartuz egin daiteke. 4 urtetik aurrerako neska-mutilak joan daitezke ludotekara. Argibide gehiago behar izanez gero udaletxean jaso daitezke.