Sanmigelak berritasunekin

Guaixe 2016ko ira. 23a, 12:31

San Migelen omenezko ospakizunak asteburua eta sainduaren eguna, osteguna, hartuko dute Olatzagutian. Igande goizean, ohiko artisau azokarekin batera, bi berritasun izanen dira. Batetik, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako Munduko Arrozak ekimena. Goizean zehar Marokon, Senegalen, Gambian, Brasilen, Bulgarian eta Olatzagutian arroza nola prestatzen diren ezagutzeko aukera izanen da. Guztiak prest daudenean, 14:00ak aldera, prestatutako arroza dastatzeko aukera izanen dute azokara hurbildutako guztiak. Arroz aleen modura, nor bere zaporearekin, baina denak berdinak garela adierazi nahi du ekimenak.

Horretaz aparte, Immigrazio Zerbitzuak sentsibilizazio txokoa jarriko du. Gorputz atalak hennarekin edo Senegalgo trentzekin edertzeko aukera ere izanen da. Gainera, munduko hizkuntzen mapa-jolasa ikusgai izanen da.

Artisau garagardoa
Azken urteetan bai Euskal Herrian bai inguruetan ere asko zabaldu da artisau garagardoa egiteko zaletasuna. Batzuk euren kontsumorako ekoizten dute, baina batean eta bestean mikro-garagardotegi berriak sortu dira. Artisauen lan zaindua eta kalitatezko gaien aukeraketa ekoizpen teknika eta makineria sofistikatuekin uztartzen dituzte.

Olatzagutia domekan joera horren erakusleiho bihurtuko da, aurreneko artisau garagardo azoka hartuko baitu. Euskal bost ekoizle izanen dira euren garagardoa ezagutzera ematen: Olbea (Agurain), Falken brewing có (Gasteiz), Bidasoa basque brewery (Hernani), Byra (Arabako Lautada) eta Baias (Oiardo). Bost ekoizle horiek edatekoak dastatu eta erosteko aukera izanen da. Animosoenak halako garagardoak nola egiten diren ikasteko aukera izanen dute, 13:00etan eta 17:30ean tailer bana izanen baita.

Egitaraua
Irailak 23, ostirala
19:30ean Txupinazoa kultur etxetik. Erraldoiak eta buruhandiak.
20:00etan Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00etan Banaketa, San Migel plazan.
20:30etik 22:00etara Mariatxi Los Txamukos, San Migel plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.

Irailak 24, larunbata
9:00etan Dianak Olatzagutiako eta Ziordiko abesbatzekin.
9:00etan Olatzagutia-Urbasa X. Mendi lasterketa.
13:30ean Sari banaketa.
14:30ean Herri bazkaria,areto futboleko pistan (Erburuan euria eginez gero).
16:30etik 19:00etara Jolas parkea, areto futboleko pistan (Erburuan euria eginez gero).
19:00etan Apar festa, areto futboleko pistan.
20:00etan Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
20:00etan Banaketa, San Migel plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Irailak 25, domeka
11:00etatik 14:30era Artisau azoka, San Migel plazan (euriarekin, Erburuan).
            Munduko Arrozak.
            Artisau garagardoak.
11:00etatik 13:00etara Txu-txu trena, Intsumisio plazatik abiatuta.
11:30ean Kalejira, erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Sakanako Trikitilariak.
12:00etatik 14:00etara Txalaparta tailerra.
13:00etan Garagardoa egiteko tailerra.
14:00etan Munduko Arrozen dastaketa.
16:00etatik 19:00etara Txu-txu trena, Intsumisio plazatik abiatuta.
17:30ean Garagardoa egiteko tailerra.
18:00etan Emakumezkoen pala partida: Muneta-Araiztegi / Aristorena-Ruiz de Larramendi
         Esku pilota: Irurita-Espinal / Eskiroz-Elizalde.
19:00etatik 21:00etara Dantzaldia Raizti djrekin, San Migel plazan.
20:00etan Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00etan Banaketa, San Migel plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.

Irailak 29, osteguna
11:30etik 13:30era Ogia egiteko sormen tailerra, San Migel plazan (euriarekin, frontoian).
18:00etan Ventrimagik, sabel-hiztuna eta magia ikuskizuna, San Migel plazan (euriarekin, kultur etxean).
19:30ean Japoniar bonbak, Intsumisio plazan.
20:00etan Banaketa, San Migel plazan.