Kiroldegiko larunbatetarako atezain bila

Guaixe 2016ko ira. 29a, 15:09

Eskabideak eta curriculuma Altsasuko enplegu bulegoan aurkezteko epea bihar, 14:00etan, despeditzen da.

Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua Olazti enpresa publikoak kontratazio baterako deialdia egin du: Erburua kiroldegirako atezain-garbitzailea. Larunbata arratsaldeetan lan eginen luke, 16:30etik 21:00etara, zerbitzuen beharren arabera. Lastailean hasiko da lanean. Lanpostuan interesa dutenek Eskola-Graduatuaren titulua edo baliokidea izan eta euskaraz hitz egiten jakin behar dute. Hautaketa egitean kontuan izanen dira aisialdiko begirale titulua edota gorputz- eta kirol-ekintzak gidatzeko teknikari titulua.

Euskara egiaztagiririk ez dutenendako proba astelehenean, 9:30ean, eginen da. Proba teorikoa, berriz, 12:00etan. Biak ere Olatzagutiko udaletxean. Informazio gehiagorako udaletxera deitu daiteke, 948 562 446 telefonora.