Munduko euskaldun berri zaharrenak jendaurrera

Guaixe 2016ko ira. 30a, 12:20

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko kultur etxean.

Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak bi euskara ikasleren papera jokatuko dute Desentxufatuak antzezlanean. Biak 40 urte daramate euskaltegian eta “munduko euskaldunberririk zaharrenak” dira. Euren frustrazio, desio eta kexak jendaurrean adieraziko dituzte. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskara maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.

Irudi okerrak ematen dituzten ispiluen antzera, euskara ikasleek euren burua eszenan. Baina euskara ikasleena ez direnena ere bada isla hori. Euskaldunok ditugun desio, kexa, eta obsesio berberak dituztelako bi pertsonaiek. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskara eta sexua. Desentxufatuak antzezlana Euskera Sencilloaren Manifiestoa eta Larruaizetara antzezlanen eszenarik onenekin osatua dago.