Foruzaingoak 6 marihuana landare atzeman ditu

Guaixe 2016ko urr. 5a, 09:46

Foruzaina marihuana landareak suntsitzen.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, herritar batek gaztigatu ondoren, Olatzagutiko paraje batean 6 marihuana landare atzeman zituen. Ondoan zegoen eraikuntza batean beste 30 landare eta tresneria atzeman zituen, baina landareek ez zuten osagai aktiborik. Haien jabeak zein ziren ez zekitenez, foru poliziak landareak suntsitu egin ditu.