Sanmigeldarrek 40 urteurrena ospatu zuten

Guaixe 2016ko urr. 6a, 13:23

Hiru olaztiar San Migel elkartearen ate ondoan. Artxiboa.

Vicente Argomaniz plazan kokatuta dagoen San Migel elkarteak 40 urte bete ditu eta bazkideek larunbatean ospatu zuten. Urteurrenerako egun osoko egitaraua prestatu zuten. Hamarretakoa eta gero, haurrendako jolasak izan ziren. Eguerdian herriko bi aizkolariren erakustaldia izan zen. Talde argazkia egin ondoren sagardotegi menua dastatzera 68 kide elkartu ziren. Ospakizuna giro ederrean egin zen. Txarangaren doinuak lagunduta kalejira egin zuten eta ospakizuna iluntzearekin batera despeditu zuten. Urteurrenaren oroigarri gisa bazkide guztiek elkartearen irudia eta 1976-2016 datak dituen kamixeta jaso zuten.

San Migel elkarteak 83 bazkide ditu. Haiei jubilatuta daudenak gehituz gero ehunera iristen dira. Hala ere, bazkide egin nahi duenak horretarako aukera lukeela azaldu digute. Aurretik mus txapelketak antolatu izan badira, gaur egun, San Migel elkarteak antolatzen duen pilota txapelketagatik da ezaguna.