Aldekoa eta Goikoetxea seigarrenak Extremaduran

Guaixe 2016ko urr. 10a, 15:02

Lur Gaineko Extremadura Iparraldeko Rallyan aritu dira nafarrak

Urriaren 7an eta 8an jokatu da Lur Gaineko Extremadura Iparraldeko Rallya, Espainiako Lur Gaineko Rallyen Txapelketarako baliagarria. Lasterketa oso gogorra izan da, baina egindakoarekin kontentu geratu dira Carlos Aldekoa pilotua eta Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra (Ford Fiesta R5 +). 53 autok osatu zuten proba eta A. Vilanueva eta O. Sanchezek irabazi zuten (1:10:27). Carlos Aldekoa eta Javier Goikoetxea seigarrenak sailkatu ziren 1:14:07).

Espainiako Lur Gaineko Rallyen Txapelketarako baliagarria den hurrengo lasterketa urriaren 21ean eta 22an jokatuko da, XI. Malagako Criteriuma.