Guraso eskolan izen ematea zabalik

Guaixe 2016ko urr. 27a, 19:10

Azaroaren 8ra arte eman daiteke izena Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan: 948 467 662.

Seme-alaben sexualitatea gai hartuta bueltan da Olatzagutiko guraso eskola. “Seme-alaben aurreneko urteetatik sexu-heziketa hasten da. Modu naturalean, batzuetan oharkabean eta nahi gabean. Baina haien garapenerako oso garrantzitsua da”. Horregatik, guraso eskolan sexualitateaz zer ulertzen den, haurtzaroan sexualitatearen ezaugarri ebolutiboak eta sexualitatearekiko jarrerak landuko dituzte. Saioak azaroaren 18an eta 25ean eta abenduaren 2an izanen dira, 9:30etik 11:30era, Akelarre ludotekan.