Aldekoa eta Goikoetxea txapeldunak Alfaron

Guaixe 2016ko aza. 3a, 08:57

V. Alfaro Hiria Lur Eremua irabazi zuten, Errioxako Txapelketarako baliagarria

Igandean V. Alfaro Hiria Lur Eremua lur gaineko rallya jokatu zen, Errioxako Txapelketarako puntuagarria. Carlos Aldekoa pilotuak eta Javi Goikoetxea kopilotu olaztiarrak (Ford Fiesta R5) irabazi zuten proba, ikusgarri aritu eta gero (20:02). 45 segundo atera zizkieten Gorka Aizmendi eta Errota Olasagastiri (Mitsubishi Lancer Evo X, 20:47).

Urriaren hirugarren asteburuan Espainiako Txapelketarako baliagarria zen Malagako Rallya ezin izan zuten despeditu Aldekoak eta Goikoetxeak, euren Ford Fiesta R5ean arazo elektrikoa izan eta gero. Beraz, Alfaroko garaipenak airea eman dio bikoteari.