Betiren tragedia ezagutu nahi?

Guaixe 2016ko aza. 18a, 14:13

Gaur, 22:30ean, Olatzagutiko Barandi tabernan

Unai Iturriagaren bakarrizketa jokatzeko Jon Zubiaga aktorea Garikoitz Kortabitaren, Betiren larruan sartuko da. 20 urte dituen gazte hori “beti” lokalean sartuta dagoelako du Beti izen txikia. Salbuespena egin eta behin, bart, herrira juergan atera eta tragedia! Telefono mugikorra galdu! Garikoitz Kortabitartek gailuaren galera hain izugarria zergatik den kontatzen duen bitartean euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea ezagutuko dugu. Guztia lokaletako gazteen topikoen muturreko parodia eginez.