Antzerkia eta zinema euskaraz

Guaixe 2016ko abenduaren 2a

Euskararen eguna dela eta Olatzagutiako kultur etxeak euskarazko bi emanaldi hartuko ditu asteburuan. Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Mari Soroiz aktore ezagunek Heroiak antzezlana jokatuko dute, bihar, 20:00etan. Domekan, berriz, haurrendako film emanaldia izanen da. 17:00etatik aurrera Lagundu!!! Arraina naiz pelikula emanen da kultur etxean.