Abenduaren 4an puntako auto, pilotu eta kopilotuak lehiatu ziren XI. Lur Gaineko Aldeanueva Ebro Rallysprintean. Jorge del Cid eta Nerea Odriozola (Mitsubishi Lancer Evo X) izan ziren azkarrenak (20:30) 39 ibilgailuk osatutako proban. 11 erretiratu egin behar izan ziren. Javier Goikoetxea kopilotu olaztiarra Txema Uzkudun pilotuarekin batera aritu zen (Mitsubishi Lancer Evo VIII) eta bosgarrenak sailkatu ziren (21:54). Bestalde, Sakana Motorsport taldeko Aitor Fernandez pilotu eta Iker Askargorta kopilotu sakandarrak (Seat Ibiza 2.0.) hamaikagarrenak sailkatu ziren (23:25) meritu handiz, zeuden ibilgailuen maila kontuan hartuta.