Aitor Lorea jokalari olaztiarra talde gorritxoan aritzeko konbokatu du Joaquín Caparrós entrenatzaileak. Gaur Osasunak Errege Kopako final zortzireneko joaneko partida jokatuko du Sadarren, 19:00etan, Eibarren kontra. Zerrendako nobedadea Osasunako jubenil A taldean dabilen Aitor Lorearen konbokatoria da. Izan ere, Joaquín Caparrósek Mario eta Juan Perez atezainak, Tano, Oier, Unai Garcia, Fuentes, C.Clerc, Ivan Marquez eta Aitor Buñuel defentsak, Causic, R.Torres, Berenguer, Fausto Tienza eta Imanol Garcia erdilariak eta Sergio Leon, Oriol Riera, Kenan eta Aitor Lorea aurrelariak deitu ditu gaurko partida garrantzitsurako.
Printzipioz aulkian egongo da Aitor Lorea, baina partida aurrera joan ahala aukeraren bat izan dezake olaztiarrak.
Aurreko ostegunean Aitor Loreak Taxoaren entrenatu zuen Osasunarekin, lehenengo aldiz, Caparrósek deitua. Olaztiarra primerako lana egiten ari da jubenil A mailako Osasuna taldean eta Osasunako entrenamenduan itxura ona eman zuen.