Izaskun Beunza bosgarrena Nafarroako Kros Laburrean

Guaixe 2017ko urtarrilaren 9a

Olaztiarraren taldea, Beste Iruñea, bigarrena sailkatu zen taldeka

Nafarroako Atletismoko korrikalari onenak Burlatako Krosean lehiatu ziren igandean, aldi berean Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa zenean. Emakumezkoetan Maitane Melero nagusitu zen (14:09) proban eta bera izan zen Nafarroako txapelduna. Beste Iruña taldeko Izaskun Beunza olaztiarrak lasterketa bikaina egin zuen eta Burlatako proban zortzigarrena sailkatu zen (15:49), Nafarroako Txapelketan bosgarrena. Taldeka, Beunzaren Beste Iruña bigarrena sailkatu zen.

Astiz eta Munarriz
Gizonezkoetan Javier Nagore izan zen Burlatako probako irabazlea eta Nafarroako txapelduna, helmugara bakarrik iritsi eta gero (12:11). Beste Iruña taldeko Mikel Astiz ihabartarra 72.a sartu zen helmugara (14:54), Nafarroako Txapelketan 70.a, eta Aritz Munarriz etxarriarra 73. postuan sartu zen (14:57), Nafarroako Txapelketan 71.a.