San Sebastian ermitara bisitan

Guaixe 2017ko urt. 20a, 09:33

Eguerdian otordua eta arratsaldean txokolate jatea izango dira Urbasako portuko bidean dagoen baselizan.

Olaztin, Urbasako portuko bide bazterrean kokatuta dago San Sebastian ermita. Gaur ermitako titularraren eguna denez, San Sebastian eguna, ohiturari jarraiki izen bereko ermitara joko dute olaztiarrek. Goizeko mezaren ondoren otordua eskainiko dute San Sebastian auzokoek eta, arratsaldean, txokolatea. Festak pilotalekuan jarraituko du, trikitixa doinuak girotuta ardo eta gazta banaketa izango baita.

Olaztiko San Sebastian eguneko egitaraua
12:00etan Meza.
13:00etan Otordua, San Sebastian auzokoek prestatuta.
17:00etan Errosarioa baselizan.
17:30ean Txokolatea erroskilekin baselizan.
19:30ean Ardo eta gazta banaketa pilotalekuan, trikitixek alaituta.