Kintotan, dantzarako doinuak

Guaixe 2017ko ots. 3a, 13:25

Gaur, 23:00etan, Olatzagutiko gaztetxean.

Maisuenea gaztetxeak bi diskoren aurkezpen kontzertuak hartuko ditu gaur: En Tol Sarmientoren  (ETS) Beldurrik ez eta Guda Dantzaren Labarraren ertzean. ETSk ska, rock eta reegae musika jorratzen duen Arabako Errioxako Iekora herriko taldea da. 2005ean abiatu zuen boskoteak musika bidea. Maketa bat eta iraupen luzeko Hacia La Luna (2012) eta Zure Mundua (2014) diskoen ondoren, Olatzagutian hirugarren lana aurkeztuko dute.



Guda Dantza taldeak Bizkaitik musika beltzaren eta jamaikarraren uztarketa ekarriko du Maisuenera: disko, soul, funk eta bestelako doinuak ska eta reggaearekin ezkontzea da haien proposamena. Seikotea 2012tik dabil bere musika eskaintza emanaldiz emanaldi zabaltzen, Bizkaian batez ere. Gaur euren bigarren disko argitaratu berria defendatuko dute.