Zisterna-kamioi bati 3 pinu eta linea elektrikoa erori zitzaizkion gainera

Guaixe 2017ko ots. 9a, 13:14

Vista Alegreko errotondan gertatu zen istripua eta, zorionez, ez zen kalte pertsonalik izan.

Atzo susto itzela izan zuen Vista Alegreko errotondan zegoen zisterna-kamioi baten gidariak. Bat batean linea elektrikoa aurretik eraman zuten hiru pinu erori zitzaizkion gainera. Gidariak ez zuen minik hartu. Kamioiak gasolina zeraman eta, zorionez, pinuen eta linea elektrikoaren erorketak ez zion kargari eragin.  

Euriak eragindako istripu gehiago izan ziren atzo goizean. Aizkorben, auto bat bidetik atera zen Irurtzunerantz zihoala. Izurdiaga parean, Nafarroako Autopistan (AP-15) 7:56an izan zen ezbeharra. Eta Irurtzunen, Leitzarango Autobian (A-15) istripua izan zen 8:26an.

Argazkiak: @BomberosNavarra