Hondakin bilketako larrialdi gunea suko hautsak errea

Guaixe 2017ko ots. 9a, 18:50

Suhiltzaileek iritziz nahi gabe sortutako sutea izan da, suko-hautsak edo eragina.

Olaztiarrek Erburua kiroldegiaren ondoan dagoen hondakinen bilketarako larrialdi gunea erreta opatu dute gaur goizean. Suhiltzaileek itzali dute sua, antza, oraindik bero zeuden suko-hautsak   eragin duena. Negu partean halakoak gehiagotan gertatzen direla argitu dute Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzutik. Horregatik, suko-hautsekin tentuz ibiltzeko deia luzatu dute. Olatzagutiko larrialdi gunean lau edukiontzi eta beste txiki bat zeuden. Guztiz kixkalita gelditu dira. Horien balioa 700 euro ingurukoa da.

Mank-eko teknikariek larrialdi gunearen egurrezko egituraren egoera bihar aztertuko dute. Baita inguruak txukundu ere. Gaur, dagoeneko, larrialdi gune ondoan edukiontzi berriak jarri dituzte. 839 etxebizitzei zerbitzua ematen die larrialdi guneak.

Bigarren aldia da suaren garrek hondakin bilketako larrialdi gunea kaltetzen dutena. 2015eko garagarrilaren 15eko suak egurrezko egitura guztia eta edukiontziak kixkali zituen. Egitura, teiladura eta edukiontziak berritu zituen Mank-ek joan den urteko garila hasierarako. Konponketak 3.600 euroko balioa izan zuen.